XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hainbeste denbora pasatu da berak alde egin zuenetik ze zaila baita gogoratzen -esan zuen kealdi sakona egotziz

- Idatzi al zizun alde egin eta gero?

- Ez -esan zuen- ez zegoen arrazoirik hori egiteko.

- Esan al zuen zergatik zihoan?

Bere begiak sutan piztu ziren niregana begiratuz, baina haren aurpegia ez zen aldatu.

Telefonoak hotsegin eta hartu egin zuen.

Zenbait erantzun labur egin ondoren utzi egin zuen.

Une batez isildu zen,

- Hiria uztera zihoala esan zuen eta hori izan zen dena -esan zuen azkenik.

Horrek moztu ninduen.

Hau ote zen arrastoaren amaiera?

Saiatu nintzen aurpegia eta abotsa tinko mantentzen.

- Ez al zuen esan nora?

- Ez -une batez geratu zen eta ematen zuen entzuten ari zela zerbait.

Orain pentsatuz -hasi zen berriz geldiro- New York ote zitekeen ustea dut.

- Sekretaria ona al zen?

- Bikaina.

- Ez al zizun inoiz erreferentziarik eskatu?

- Inoiz ez.

Aterantz itzuli nintzen.

- Eskerrik asko zure denboragatik, Collins jauna -esan nuen.